Enpresa arloko erronkak gustuko dituzu? Ezagutza sortu eta erakundeetara transferitu nahi duzu? Metodologia berritzaile eta eraldatzaileekin lan egin nahi duzu? Ikasleak euren garapen pertsonalean laguntzeak motibatzen zaitu? Profesionalki eta pertsonalki garatu nahi duzu puntako erakunde batean? Pertsona-talde gazte, anitz, konprometitu eta berritzaile baten parte izan nahi duzu? MU-ko Enpresagintza Fakultatean zure zain gaude!
Mondragon Unibertsitatea unibertsitate berritzailea eta konprometitua da: pertsonak ardatz dituen unibertsitate kooperatiboa, gure ingurunearekin arduratsua eta gizartearen beharretan murgildua. Enpresagintza Fakultatean Oñatiko egoitzarako, Coach baten bila ari gara.
“Pertsonak Lankidetzan: Lidergoa eta Jabekidetza” izendaturiko ezagutza arloko taldearen kide izango zara, eskaintzen ditugun gradu eta master ezberdinetako irakaskuntzan parte hartuz, eta baita enpresekin bitartekotzak egiten ere.
Gure ezagutza arloa gehiago ezagutu nahi duzu?
Ikusi hurrengo bideoa:
Noren bila gabiltza?
Hezkuntza eta ikerketarako pasioa eta lanerako energia positiboa duten pertsonak, gizartea eraldatzeko grina dutenak, taldean eta taldearekin lan egiteko gaitasuna eta gogoa dutenak, eta ausartak diren eta partekatzeko borondatea duten pertsonen bila gabiltza.
Eskakizunak:
* Gradua edota Masterra
* Coaching-ean ziurtapen ofiziala edukitzea
* 3 urteko esperientzia Coach bezela
* Euskara: maila altua
Oso positiboki baloratzen dugu:
#J-18808-Ljbffr