Munduko liderra gara automoziorako Chassis eta Powertrain osagaietan.
Etorkizuneko estrategia berrikuntzan, garapen teknologikoan eta ingurunearekin konprometitutako kooperatiba gisa ditugun balioetan oinarritzen da, eta horrek bakarrak eta desberdinak egiten gaitu:
* DESBERDINAK GARA automozioko beste edozein enpresen aurrean.
* KOOPERATIBA GARA, pertsonak eta beraien konpromisoa dira gure erakundearen ardatza.
* E RAKUNDE HUMANOA GARA, gizarte hobe, justu eta solidarioago bat garatzen laguntzen duena.
Lanpostuaren deskribapena
Fagor Ederlan, Automozioko osagaien fabrikazioan lan egiten duen kooperatibak, Deba Goienean dituen plantetan industrial alorreko produkzio postuetan Formazio Profesionaleko perfilak (FP2 edo GMZF) inkorporatu nahi ditu.
Baldintzak
* Iniziatiba, ekipoan lana egiteko gaitasuna eta emaitzetara orientazioa.
* Burdinaren eta aluminioaren galdaketa- eta mekanizazio-prozesuetan izandako esperientzia baloratuko da.
* Euskararen maila altua.
#J-18808-Ljbffr