BASOTIK, Gipuzkoako basoen kudeaketan jauzi kualitatiboa emateko eta hauen abandonatzea saihesteko sortu den fundazio publikoak, Basoen Kudeaketarako Arduradun Tekniko bat kontratatzeko prozesua abian jarri du.
Betebeharrak
* Sektorearen testuinguru eta joeren analisiak egitea.
* Baso jabetzen balorazio prozesuak kudeatzea eta gainbegiratzea.
* Baso jabetzen landatze eta mantentze irizpideak eta lanak planifikatzea eta kudeatzea.
* Basogintzaren sektoreko hornitzaileek emandako beste zerbitzuak gainbegiratzea.
* Fundazioaren langileek edo zerbitzuen hornitzaileek egindako jardueren gainbegirapen lanak basoan bertan egitea.
* Zerbitzua ematen duten hornitzaile eta erakundeen arteko erlazioak sortzea, mantentzea eta zaintzea.
* Esleipen publikoak prestatzea.
* Diru-iturri edo jarduera berrien diseinuan, planifikazioan eta sorketan kudeatzailearekin eta erakunde desberdinekin batera lan-egitea.
* Diru-laguntzen eskaerak kudeatzea.
* Martxan dauden proiektuak jarraitzea eta kudeatzea.
* Gerentzia edo zuzendaritzari egindako lanen berri emateko txostenak prestatzea.
Ikasketak eta Esperientzia
Mendi Ingeniaritzan Lizentziatua edo antzekoetan Graduatua. 5 urteko lizentziaturak lehenetsiko dira. Gainera, PMP, PMO edo antzeko tituluak kontuan hartuko dira.
Hizkuntzak: Euskara maila altua eskatzen da.
Esperientzia: Gutxienez 5 urteko esperientzia izatea eskatzen da.
Izen emateko epea
Apirilaren 23a.
#J-18808-Ljbffr