Plantetako Gestio Sozialeko Arduradunari laguntzea Gestio Sozialean garatzen diren sistemak, metodologiak eta tresnak ezartzen eta kudeatzen. Aldi berean, Plantako Gestio Planean ezarritako Gestio Sozialeko helburuak eragitea.
Eginkizun zehatzak:
*Garatzenen betetzen maila jarraitzea eta jardueren balorazioak (azpiestrukturalak, funtzionalak).
*Arduradunei laguntzea sistemak, prozedurak, metodologíak, araudiak eta horiei guztiei dagozkien euskarri informatikoak aplikatzea. (Garatzen, alarmak).
*Arduradunei laguntzea lankidearekin adostutako ekintzak garatzen eta garapen horren jarraipena egiten, garapen planak betetzen direla ziurtatzeko.
*Aginte lerroari prestakuntza ematea.
*Franja 1 eta Franja 2 ko profilak aukeratzen laguntzea.
*Bazkideei egunero arreta ematea.
*Lan operatiboetan (indize aldaketak, sekzio aldaketak) Gestion Sozialeko arduradunari laguntzea.
*Kontratu moten eta kontratazio aldien jarraipena egitea; pertsonen banaketa(minilantegiko/errelebo buruekin batera) eta birkokatutako bazkideen eta besteen konturako langileen balorazioen jarraipena egitea.
Lanpostu hori betetzeko, honako profil hau duen pertsona baten bila gabiltza:
*Gradua Giza Zientzien alorrean (Psicologia, Zuzenbidea, Soziologia), Enpresagintza edo Antolakuntzako Ingeniaritza.
*Baloratuko da aurretik esperientzia izatea Giza Baliabideen kudeaketan eta Fagorreko arautegia ezagutzea.
*Euskera maila C1 (Ega).
*Fagor Ederlaneko beste lantegi batzuetan lan egiteko prestasuna.