ERREKA egoitza nagusia Antzuolan duen kooperatiba bat da Bergara, Mexiko, Txekiar Errepublika eta Txinan lantegi produktiboak dituena. MONDRAGON Taldearen barnean dago, izaera industrial eta nazioartekoa izanik, 50 herrialde baino gehiagotan saltzen duena.
Nazioartean hainbat sektoretan erreferentea gara, eta ondorengo sektore hauentzat soluzio aurreratuak eskaintzen ditugu: automozioa, osasuna, sarbideen kudeaketa, mugikortasuna, energia berriztagarriak, azpiegitura kritikoak, meatzaritza eta aeronautika, besteak beste.
70 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu eta 3.000 bezero ditu, horien artean Acciona, Valeo, Carrefour, Siemens, Enagas, Osakidetza, Cortizo, Santander, General Electric, etab.
Etengabeko berrikuntzaren eta dibertsifikazio-prozesuaren aldeko apustuan, kooperatibak proiektuen garapena bizkortzen ari da, eraikinen barruan pertsonen mugikortasuna kudeatzeko eta errazteko, hala nola ospitaleak eta etxebizitzak. Esku artean ditugu IoT edo AIrekin lotutako proiektuak.
Ikuspegi amankomuna duen 500 pertsona inguruz osaturiko lan-taldea gara, erronkei aurre egiteko, esperientzia berriak bizitzeko eta munduko edozein lekutan proiektu berritzaileak garatzeko gogoz.
Asmatzeko, berritzeko, arriskatzeko, ikertzeko eta amets egiteko gai direnak. Egun bakoitza desberdina da eta proiektu bakoitza, erronka berri bat.
Industria-ingurune multisektore eta multiteknologiko batean garatu nahi duten talentu gazteak bilatzen ditugu.
Ikasketa modalitate guztiak dira ongietorriak ERREKAN, baina batez ere.... jarrera, lan egiteko eta ikasteko gogoa daukaten pertsonen bila gabiltza. Erronkara batu nahi duzu?
Hemen dago zure aukera!
#J-18808-Ljbffr