Errekak bere bi negozioetarako, Gestore Komertziala KAM perfilen bila dabil. Pertsona bat, Plastics negoziorako litzateke eta bestea Smart Fastening eko negoziorako.
Zure pasioen artean, negozio-aukerak sortzea, konfiantzazko harremanak ezartzea eta etengabe aldatzen eta garatzen ari den ingurune batean lan egitea bada, zuretzako da postu hau!
Funtzioak:
* Negozio unitateak konpetitzen duen merkatuaren estruktura eta osagaiak ezagutzea.
* Bezeroaren behar eta espektatibak zehaztasunez ezagutzea, bere eskaerei azkar eta ondo erantzuteko eta bere asebetetze maila altua lortzeko.
* Bezeroaren etxean harreman sarea garatzea, helburuak lortzeko komunikazioa bermatzen delarik (erlazio plana).
* Zuzendari komertzialarekin batera proiektu eta bezero berrien kaptazioa lantzea.
* Bezeroaren eskaerak kudeatu eta eskaintzen dituen negozio aukerak aztertzea.
* Bezeroarentzako eskaintzak prestatu hartutako konpromisoak betez, bai epeetan eta bai eskaintzen kalitate mailan.
* Eskaintzen jarraipena egitea, haien erabakia ezagutu arte eta erabaki hori zergatik hartu duten jakin arte.
* Bezeroetan kalitatearen kudeaketa bideratzea.
* Epe luzeko ekintzetan: gure kalitate sistemak bezeroaren beharrak betetzen dituela bermatuz.
* Egunerokoan: ez adostasun, itzulketa eta ekintza zuzentzaileak kudeatuz.
* Bezeroekin lan egiten duten gure lehiakideak ezagutzea eta gertutik jarraitzea.
* Negozioaren helburuak burutzeko aukerak eta mehatxuak ebaluatzea.
Requisitos:
Prestakuntza akademikoa:
* Ingeniaritzako gradua (edo antzeko titulazioa) edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua edo merkataritza-arloko unibertsitate-gradua.
Esperientzia:
* Gutxienez 3 urteko esperientzia lanpostu honetan edo arloko beste lanpostu batean.
Hizkuntzak:
* Euskara
* Ingelesa
* Frantsesa/Alemana
#J-18808-Ljbffr