Erosketa Buruzagitzak gainbegiratuta, produktu osoa kudeatzeaz arduratzen da Supply Chain departamentuaren barruan. Enpresak zehaztutako estrategiari eta helburuei jarraituz, honako hauen ardura du:
* Kostuak, epeak eta kalitatearen kudeaketa gidatzea, arduraduna den produktuetan.
* Proiektu zehatzen beharrak hornitzea.
* Ezagutzak trukatzea eskaintza-merkatuarekin.
Eginkizun zehatzak:
* Esleitutako produktuaren kontrolaren eta kostuen jarraipenaren arduraduna izatea. Kostuak balioesteko, kontrolatzeko, jarraipena egiteko eta eguneratzeko dinamikak ezartzea (eskaintzak kontrastatzea, esleitutako eskaerak kontrastatzea, makinaren kostuak eguneratzeko irizpideak...).
* Osotasunean bere produktuarekin lotutako proiektuen plangintza betetzeaz arduratzea. Epeak eguneratzeko dinamikak sortzea, merkatuaren errealitatearen eta enpresaren beharren arabera.
* Enpresako hainbat lan-eremuen arteko lotura izatea (solaskidea arlo komertzialarekin, aplikazioekin, proiektuen kudeaketarekin, bulego teknikoarekin, EMPrekin, kalitatearekin...). Enpresako lan-arlo desberdinekin egiten diren bileretan parte hartzea eta bilera batzuetan buru izatea.
* Esleitutako produktuaren erosketen kudeaketan zalantzak argitzeko erreferentea izatea.
* Erosketa Zuzendaritzarekin eta Erosketa Buruzagitzarekin batera, produktuarekin zerikusia duten erabaki estrategikoetan parte hartzea.
* Ez-betetze saihestezinen kasuan, eragindako sailei desbideratzearen zenbatekoaren eta irismenaren berri ematea.
* Informazioa biltzea, merkatuari buruzkoa oro har, eta hornitzaileei buruzkoa bereziki.
Requisitos:
* Ingeniaritza teknikoa.
* Negozioa eta produktua ezagutzea.
* Ingelesa menperatzea.
* Negoziatzeko gaitasuna. Ahozko eta idatzizko komunikazioa.
* Taldeak koordinatzeko eta gidatzeko gaitasuna, giro motibatzailea sortuz.
* Erabakiak arin hartzea.
* Bidaiatzeko prest egotea.
#J-18808-Ljbffr