Danobatek, 70 urteko esperientzia duenak, ekipamendu berritzaileak diseinatu eta garatzen ditu, besteak beste, artezteko makinak, tornuak eta CNC robot bidezko mekanizazio-sistemak. Berrikuntzarekin apustu sendoa eginez, balio erantsi handiko soluzioak fabrikatzen ditu, teknologikoki puntakoak eta eskariaren arabera konfiguratuak.
Danobat hiru marka liderren batura da: Danobat, Overbeck eta Hembrug. Overbeck, mende bateko historiarekin eta bikaintasuna ardatz hartuta, doitasun handiarekin barnealdeak artezteko makinen ekoizle alemaniar ospetsua da. Hembrug herbeheretarra liderra da ultra doitasuneko torneaketa-soluzioetan eta makina hibridoetan.
Lanpostuaren deskribapena
* Danobat S.Coop-ek espezialitate desberdinetako Gradu/Master amaierako zenbait proiektu eskaintzen ditu.
* Ingeniaritza prestakuntza duten pertsonak bilatzen ditugu, Danobateko hainbat negozioetan sartzeko.
* Lehen mailako nazioarteko enpresan esperientzia hartzeko aukera eskaintzen dugu.
Baldintzak
Zer eskatzen da?
* Graduko 3 edo 4.mailako ikaslea izatea edo Masterreko 1.kurtsoa egiten egotea.
* Ingeniaritza Mekanikoa.
* Ingeniaritza Elektronikoa.
* Antolakuntza Ingeniaritza.
* Ingeniaritza Mekatronikan.
* Automatizazioa eta Robotika.
* Hizkuntzak: gutxienez B2 Euskaran eta Ingelesean. Alemana, Frantsesa edo beste hizkuntza batzuk jakitea baloratuko da.
* Pertsona dinamikoa eta ekimentsua, autonomoa eta taldean lan egiteko gaitasuna duena.
* Bidaiatzeko prest egotea.
Zer eskaintzen da?
* Garapen profesionala osagai teknologiko handiko nazioarteko proiektu batean.
* Diziplina eta kultura anitzeko taldeetan lan egitea.
* Bezeroa erdigunean duen proiektu baten parte izatea, non pertsonek berebiziko garrantzia duten.
Partekatu gurekin zure CVa izen-emate aukeran klik eginda. Zure profilera egokitzen den lan eskaintza bat izanez gero, zurekin jarriko gara harremanetan.
Batu gure erronkara! Zure zain gaude!
#J-18808-Ljbffr