BASOTIK, Gipuzkoako basoen kudeaketan jauzi kualitatiboa emateko eta hauen abandonatzea saihesteko sortu den fundazio publikoak, Basoen Kudeaketarako Arduradun Tekniko bat kontratatzeko prozesua abian jarri du.
Betebeharrak
1. Sektorearen testuinguru eta joeren analisiak egitea.
2. Baso jabetzen balorazio prozesuak kudeatzea eta gainbegiratzea.
3. Baso jabetzen landatze eta mantentze irizpideak eta lanak planifikatzea eta kudeatzea.
4. Basogintzaren sektoreko hornitzaileek emandako beste zerbitzuak gainbegiratzea.
5. Fundazioaren langileek edo zerbitzuen hornitzaileek egindako jardueren gainbegirapen lanak basoan bertan egitea.
6. Zerbitzua ematen duten hornitzaile eta erakundeen arteko erlazioak sortzea, mantentzea eta zaintzea.
7. Esleipen publikoak prestatzea.
8. Diru-iturri edo jarduera berrien diseinuan, planifikazioan eta sorketan kudeatzailearekin eta erakunde desberdinekin batera lan-egitea.
9. Diru-laguntzen eskaerak kudeatzea.
10. Martxan dauden proiektuak jarraitzea eta kudeatzea.
11. Gerentzia edo zuzendaritzari egindako lanen berri emateko txostenak prestatzea.
Ikasketak eta Esperientzia
Mendi Ingeniaritzan Lizentziatua edo antzekoetan Graduatua. 5 urteko lizentziaturak lehenetsiko dira. Gainera, PMP, PMO edo antzeko tituluak kontuan hartuko dira.
Hizkuntzak: Euskara maila altua eskatzen da.
Esperientzia: Gutxienez 5 urteko esperientzia izatea eskatzen da.
Izen emateko epea
Apirilaren 23a.
#J-18808-Ljbffr